Lust Bilbao

Kokapena
Manuel Allende,8. Bilbo

Bezeroa
Zubimaker, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Bilboko gauetako klasikoa den lokala hiriko bi ostalari ezagunek martxan ipini dute berriro. Bezero zorrotzak erakarriko dituen ideia berria dakar Lustek: edari ederrak eta 80. nahiz 90. hamarkadetako musika.

Barra ikusgarria duen espazio zabala eta abangoardistan nabarmen-nabarmena da eskaintzen duen edari destilatuen eta xanpainen aukera zabala. Gune pribatua, berriz, bilera profesionaletarako nahiz gainerako ospakizunetarako egokia da.

Fatxada garbia du. Beirate handiaren gainean lokalaren logotipoa duen neon argi ederra dauka. Hondoan, berriz, belusezko gortina itzelak ditu "gau-bihurrien" babesle.

Berritze lanean nagusi izan dira: burdinazko sareta, hormak estaltzen dituzten "fumé-ispilu" zatiak, neonargiak eta argiztapena.