Qukoa Durango

Kokapena
Madalenoste,5. Durango

Bezeroa
Arpuntoin,s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Markako arropa saltzen duen inguruko denda batek Durangoko erdigunean zegoen garaje zaharra aukeratu du bere eskaintza osatu eta zabaltzeko.

Lokal handi eta ikusgarri honetako jatorrizko materialak eta morfologia betebehar berriei egokitu dira. Izan ere, garrantzitsuena salgaia baita.

Emaitza Showroom zabala da. Burdina naturala eta beira bat egiten dute barrualdean. Leiho handiek,berriz, kanpoak eta barruak ikusmiran bat egitea ahalbidetzen dute. Erreforma integral honetan aipagarria da garajeko atetzar zaharraren eta erakusleiho soilen arteko kontrastea.