Marquee Bilbo

Kokapena
General Concha, 9. Bilbo

Bezeroa
Saia Marquee Bilbao, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Bilboko gau-giroak dituen lokalik bizienetako bat berritu da. Dekorazio finak 70. hamarkadetako "disco-music" haiek ekartzen dizkigu" burura baina, sofistikazio galbahetik pasa eta gaur egungo modari egokitua dago. Lokalak bi mailak ditu. Aurrean General Concha kalera ematen duen fatxada handiak barrukoa ikustea ekiditen du. Goiko solairua gozatzeko gune egiten dute argiztatutako trabertinoz estalitako hormek; hariz osatutako gortinek; urre-capitonezko sofa jarrai itzelak; letoizko zatiz apaindutako fronteek; argi-erret¡kuladun sabaiak... Alboetako bi eskailera simetriko eta ilunek beheko solairura garamatzate. Neonezko argiek beheko gela handia nolakoa izango den antzemananarazten digute. Gela handian beltza eta urre koloreak dira nagus; edertasunean nor baino nor ari dira pista zedarritzen duen argi-erretikularekin. Âlbo batean barra luzea dugu. Aurrean, goi-samarrean, DJ-aren kabina; gela osoa bere oinetan duela, ardatza bera da. Bi gune VIP ere badira, zorua baino pixka bat gorago dauden gune dotoreak dira. Barra pribatua dute eta dekorazio fina.