SARE SOZIALETAKO PRIBATUTASUN POLITIKA

Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babeserako (DBLO) araudiari eta Informazioaren Gizarte Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzko (IGZL-ME) legeari (uztailaren 11ko 34/2002 legea) men eginez, CONTRATAS ELORRIN SLk zera jakinarazi nahi die erabiltzaileei: berak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko profila sortu duela zenbait sare sozialetan; hala nola, Facebook, Twitter, Linkedin, eta Google +.

CONTRATAS ELORRIN SLko datuak: IFK: B95084703 ; HELBIDEA: LAPURDI KALEA, 17 BEHEA, 48960, GALDAKAO (BIZKAIA)
POSTA ELEKTRONIKOA: elorrin@elorrin.com
WEBGUNEA: www.elorrin.com

Erabiltzaileak Sare Sozial berean du profila eta CONTRATAS ELORRIN SLk sortutako web-orriarekin bat egitea erabaki du; hori eginik, Sarean publikatutako informazioa interesatzen zaiola erakutsi du. Gure web-orriarekin bat egitean, baimena ematen digu bere profilean argitaratutako datuak erabil ditzagun.

Erabiltzaileak edozein unetan eskura ditzake Sare Sozialaren pribatutasun politikak, halaber, pribatutasuna bermatzeko bere profila konfigura dezake.

CONTRATAS ELORRIN SLk eskura du eta erabiltzen du erabiltzailearen informazio publikoa, bereziki harremanetarako izena. Datuok Sare Sozialean bakarrik erabiltzen dira eta ez dira bestelako fitxategietan kopiatzen.

CONTRATAS ELORRIN SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio, DBLOren arabera, noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, betiere, ondorengo ñabardurak kontuan hartuta: Sarbide: Sare Sozialaren funtzionalitateak eta erabiltzaileen profilen eskuragarritasunak mugatuko dute. Zuzenketa: CONTRATAS ELORRIN SLn esku dagoen informazioa besterik ezingo da aldatu; adibidez, orrian bertan argitaratutako iruzkinak ezabatu. Gehienetan, eskubide hori betetzea Sare Sozialari dagokio. Ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak: aurreko kasuan bezala, CONTRATAS ELORRIN SLk bere esku dagoen informazioari buruzkoa beteko du, adibidez, profilarekiko lotura etetea.

CONTRATAS ELORRIN SLk honako ekintza hauek egingo ditu: Profilaren informazio publikoa atxiki; CONTRATAS ELORRIN SLko orrian argitaratutako informazioa erabiltzailearen profilean argitaratu; Sare Sozialen bidez mezu pertsonalak bidali eta orriaren eguneratzeak egin; aldaketok erabiltzailearen profilean argitaratuko dira.

Erabiltzaileak, bere pribatutasun ezarpenen bidez, bere konexioak kontrola ditzake, interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu eta norekin konektatu erabaki.

Argitalpenak

CONTRATAS ELORRIN SLko orriarekin bat egiten duen erabiltzaileak bertan argitara ditzake iruzkinak, estekak, irudi zein argazkiak edo Sare Sozialak onar ditzakeen multimedia edozein eduki. Erabiltzailea, beti, izango du eduki horien jabetza, egile eskubide eta jabetza intelektuala bereak izango ditu edo dagokien baimena izango du. Erabat debekatuta dago etika eta begirunearen kontrako edozein argitalpen; testu, irudi, argazki, bideo eta abar. Baita legea, irudi eskubidea edo jabetza intelektual zein industriala gordetzen ez duena ere. Horrelako edukirik antzemanez gero, CONTRATAS ELORRIN SLk edukia ezaba dezake eta erabiltzailea betiko blokeatzea eska dezake.

CONTRATAS ELORRIN SLk ez du erabiltzaileak bere borondatez argitaratutako edukien erantzukizunik hartuko.

Erabiltzaileak jakin behar du berak argitaratutakoa beste erabiltzaileek ere ikus dezaketela, beraz, berak izango du argitalpenaren pribatutasunaren erantzukizuna.

CONTRATAS ELORRIN SLk ez du bere orrian argitaratutakoa inongo fitxategian gordeko; hala ere, Sare Sozialean izango dira.

Lehiaketak eta sustapenak

CONTRATAS ELORRIN SLk lehiaketak eta sustapenak antola ditzake. Bertan, bere orrian izena eman duen erabiltzaileak parte har dezake. Lehiaketen oinarriak horretarako erabiliko den Sare Sozialean argitaratuko dira; betiere, IGZL-MEk dioenari zein legokiokeen beste edozein arauri men eginez.

Sare Sozialak ez du, inolaz ere, gure sustapenak ez bermatzen ezta administratzen ere. Ez du sustapen horiekin inolako loturarik.

Publizitatea

CONTRATAS ELORRIN SLk Sare Sozialean egingo du bere zerbitzu eta produktuen publizitatea. Inoiz, erabiltzailearen harremanetarako datuak merkataritza-prospekzio zuzena egiteko erabili nahi izango balu, DBLOren eta IGZL-Meren legezkoak betekizunak aintzat hartuko ditu.

Ez da publizitatetzat hartuko beste erabiltzaileei CONTRATAS ELORRIN SLren orria aholkatzea, haiek ere, enpresaren sustapenen berri izan dezaten edota enpresak egiten duena jakin dezaten.

Ondorengo estekek Sare Sozial bakoitzaren pribatutasun politika azaltzen duten orrietara garamatzate: