Home › Lana › Merkatal lokalak eta bulegoak

Gran Cabo, La Brasa de Abdel
Kokapena
Arriluze eta Ibarra Markearen pasealekua. Getxoko Kirol portua. 5. lokala
Bezeroa
La brasa de Abdel, s.l.
Zuzendaritza fakultatiboa
Urtea
2017
Getxoko kirol portuan dagoen jatetxe ezagun honek zekarren bidea irauli eta patroi berrien ahalmen bereziena bistan-bistan ipini du: brasa. Horixe bera izango da jatetxearen estandartea. Sukaldea terrazara ematen duen fatxadan kanpora begira jarri dugu jabeak brasan duen maisutasun ezaguna bezeroen begi-aurrean izan dadin.
Jatefxeak mailaka kokatutako jantoki anitzak ditu; bakoitzak bere altzairu mota eta argiztapen berezia du. Guztietan egurra da nagusi; ezin bestela izan itsas kutsu nabarmena duen lokal honetan.
