Home › Lana › Merkatal lokalak eta bulegoak

Kantine Bilbo
Kokapena
Principe, 1. Bilbo
Bezeroa
Ibra Almamy Ndiaye – Zuria Arzua Cebolla, C.B.
Zuzendaritza fakultatiboa
Urtea
2017
Baobab arrakastatsuaren ondoan dagoen Kantinek, taberna izateaz gain, eguneko edozein ordutan otorduak, bazkari zein afari, ematen ditu. Areatzaren aurrez aurre dagoen Ripa kaian dago, Bilboko ostatu gunerik jorienean.
Erreforma egiteko bezeroek jarri zuten betebeharreko baldintza lokalaren behinolako izaera berreskuratzea izan zen. Eskaera horrek proiektuaren ildo nagusiak ezarri zituen: egurra agerian duten zutabeak, harlangaitzezko hormak eta berezkoa zuen terrazoa.
Lokala laukizuzen luzea da, kalera hiru bao ditu; atea eta atearen ezker-eskuin leiho bana.
Barrualdearen antolaketa soilak m2 guztiak aprobetxatzen ditu. Lokalaren hondoan daude komunak, sukaldea eta biltegia. Gainontzean lokalak ez du hormarik; sukaldera ematen duen barra bat du eta sarrerako leiho baten parean zabalgune bat dago: bertan, mahai handi bat eta horma-irudi koloretsu bat daude.
