Home › Lana › Merkatal lokalak eta bulegoak

Noski Basauri
Kokapena
Solabarri plaza. Basauri
Bezeroa
Hostelera Basauri 2016, s.l.
Zuzendaritza fakultatiboa
Urtea
2017
Baietz eta Ezetz tabernen artean, Basauriko Solabarria enparantzan dagoen tabernak nagusiek buruan zuten aisialdi eta gastronomia eskaintza osatzen du.
Bere ondokoak baino txikiagoa izanik, arreta berezia jarri diogu detaileari.
Tabernak plazara zabaltzen diren bi bao handi ditu. Bat sarrera ere bada, bertaraino luzatzen da terrazakoak zerbitzatzeko erabiltzen den barra. Bestean, leku lasaiagoa denez, fatxadako egurrezko elementuak kenduta, kanpo eta barru arteko muga lausotu egin da.
Egoteko gunea lokaleko zorutik maila bat gorago dago. Tarimazko zoruak, buelta osoak hartzen duen capitoné akaberako larruzko sofak eta gainontzeko hormak estaltzen dituen fumé-ispiluak giro atsegin eta abegikor ematen diote egoteko guneari.
Lortu nahi den giroari dagokion argiztapena izateaz gain, landaredi joria du bai barru aldean baita terraza bitxiaren hondoko-oihal modura ipinita.
