Home › Lana › Komunitateak

Bidebarrieta kaleko atari bat berritzea. Bilbo
Kokapena
Bidebarrieta, 6. Bilbo
Bezeroa
Bidebarrieta, 6. Jabeen erkidegoa.
Zuzendaritza fakultatiboa
Urtea
2017
Bilboko Alde Zaharreko kale nagusietako batean dago, Bidebarrieta liburutegi ezagunaren ondoan. Egurrezko egitura duen eraikin zahar bateko ataria eta eskailerak berritu ditugu.
Atariari behar zuen irisgarritasuna emateko arrapala bat egin dugu korridore luze eta estu batean. Korridore horren bukaeran igogailuak eta eskailerak daude. Atarian sartu eta igogailura zein eskaileretara iritsi bitarteko pasabidean zehar material anitzak eta dekorazio osagaiak ditugu bidelagun. Argiztapen egokiak pasabideaz gozarazten digu.
Biribilean doan bantzu jarraituko eskailerak burdinazko balaustrea eta egurrezko eskudel jarraitua dauka. Eskailerako egituraren sendotze-lanez gain, eraikinaren gune komunen akabera eta argiztapenak ere egin ditugu. Hala eraikinaren gune guztiei osotasuna eta batasuna eman diegu.
