Ezetz Basauri

Kokapena
Solabarri plaza. Basauri

Bezeroa
Hostelera Basauri 2016, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Gastropub hau klasikoa da Basaurin. Bide luzea egin ondoren, bultzada baten bila abiatu eta goitik behera aldatu da.

Fatxada indartsua, itzela, egin da. Bertako leiho handiek egurrezko sareta baten babesa dute. Horrek barruari intimitatea ematen dio kanpokoarekiko harremana galdu gabe. Lokalaren aurrealde osoak hartzen duen landaredi ederrak terraza apaintzen du.

Arretaz zaindutako dekorazioak eta argiztapenak lokalaren erabateko aldaketa ahalbidetzen dute. Goizeko lehen kafea haftzeko lekua erraz bihur daiteke Basauriko asteburu-gauak pasatzeko leku.
Berrikuntza honi esker Ezetzek herriko erreferentea izaten jarraituko du.