Kuluxka Usansolo

Kokapena
Iturritxu, 2. Usansolo

Bezeroa
Kuluxka Kafetegia, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Usansolon dagoen betiko taberna horietakoa da.32 urte ondoren lokala berritzeko eta handitzeko guregana jo du nagusiak. Erantzukizun handiko erronka isan da guretzat. Aurreko taberna zaharkituta gero, jabeek aldameneko bi lokal erosi zituzten taberna handitzeko. Hirurak batuta sortu den espazioak ez du zerikusirik aurrekoarekin; fatxada garapen itzela duen egundoko lokala da. Barruko itxura gaur egungo bezeroaren beharrei egokitzen zaie. Aurrealdean izugarrizko barra eder bat. Betan tabernak duen onena jartzen digu eskura: pintxo aukera itzela. Barratik urrun estetika fina duten komunak daude eta, barraren durunditik urrun lasai egoteko gunea. Fatxada izan da proiektuko zatirik garrantzitsuenetako bat: garapen handikoa, nabarmena, dekorazio aberatsa du eta kanpoaldea eta barruâldearen arteko iragazkia da. Fatxadako zati batzuk finkoak dira eta beste batzuk mugikorrak. Azken horiek zabaltzean lokala terrazaraino zabaltzen da kanpora eta barrua bat eginik. Egurra nagusi izan arren badira beste osagai batzuk ere: ispilua, letoia eta altzairu guztietan dagoenlarrua.