Noski Basauri

Kokapena
Solabarri plaza. Basauri

Bezeroa
Hostelera Basauri 2016, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa

Urtea
2017

Baietz eta Ezetz tabernen artean, Basauriko Solabarria enparantzan dagoen tabernak nagusiek buruan zuten aisialdi eta gastronomia eskaintza osatzen du.

Bere ondokoak baino txikiagoa izanik, arreta berezia jarri diogu detaileari.

 Tabernak plazara zabaltzen diren bi bao handi ditu. Bat sarrera ere bada, bertaraino luzatzen da terrazakoak zerbitzatzeko erabiltzen den barra. Bestean, leku lasaiagoa denez,  fatxadako egurrezko elementuak  kenduta, kanpo eta barru arteko muga lausotu egin da.

Egoteko gunea  lokaleko zorutik maila bat gorago dago. Tarimazko zoruak, buelta osoak hartzen duen capitoné akaberako larruzko sofak eta gainontzeko hormak estaltzen dituen fumé-ispiluak giro atsegin eta abegikor ematen diote egoteko guneari.

Lortu nahi den giroari dagokion argiztapena izateaz gain, landaredi joria du bai barru aldean baita terraza bitxiaren hondoko-oihal modura ipinita.