Shibui jatetxea Bilbao

Kokapena
Cardenal Gardoki, 6

Bezeroa
Yakeisom, s.l.

Zuzendaritza fakultatiboa
Forester Arquitectos

Urtea
2011

Bilbo erdian dagoen goi mailako japoniar sukaldaritzako jatetxea da. Arkitektura proiektu horrek japoniar estilo klasikoa mendebaldeko begiradapean jartzen du. Horretarako tradiziozko materialak erabili dira: zumitza, sokak eta egurra.

Bilboko Foraster Arquitectos estudioak eta Bartzelonan bizi den Susana Ocaña interioristaren proiektuak lana sendo eginarazi digu. Erabilitako materialen berezitasuna, instalazio konplexuak eta lana bukatzeko epe zorrotzak izan dira arrazoietako batzuk.

Nabarmentzekoa da, adibidez, Bernina sisteman oinarritutako argi instalazioa, zeinek bi argiztapen mota dituen; bata solidoa eta bestea barreiatua, ordenagailuz programatutako kolore aldakorren proiekzioez lortutakoa. Horrekin batera, zumitzezko frisoak eta OSB-ko panel beltzez lortutako soinu-intsonorizazioa zein korten-altzairuz egindako kanpoko ate ikusgarria ere nabarmentzekoak dira.